Nerabeentzako erlaxazio tailerra, Errenterian
Maria Eizmendi DBHko eta yoga irakasleak nerabeentzako tailer bat gidatuko du gorputz mugimendua, erlaxazioa eta arnasketa lantzeko. Ostegunetan izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era, Tallerra espazioan. “Lan polita eta interesgarria da, nerabeentzat lagungarria” adierazi dute antolatzaileek. Informazio gehiago lortzeko 639 106 530 telefono zenbakira deitu behar da.