Lezoko Lepoxiko langileek akordioa lortu dute enpresarekin
Hamaika eguneko grebaren ostean, borroka bertan behera utzi dute Lezoko Lepoxi enpresako langileek. Enpresarekin akordioa lortu dute langileen ordezkariek ELA sindikatutik jakinarazi dutenez. Horren arabera, tailerreko hamaika langileek eskatzen zuten enpresa hitzarmena sinatu dute bi aldeek, eta horrekin “Raxoiren lan erreformaz babestuta izango gara 2015 urtera arte gutxienez” azaldu dute sindikatutik.
Hilaren 7an hasi zuten greba Lepoxiko hamaika langileek. Metalgintza arloko lantegiak hitzarmena blindatzea eskatzen zien arduradunei, lan erreformak ematen dituen tresnak ez baliatzeko eskatzen zioten enpresari langileek.
Lortutako akordioaren gaineko balorazio “baikorra” egin du azkenik Oarso Bidasoko ELAk, eta langileak zorionduta, “halako egoeratan”dauden beste guztiak “borrokatzera” deitu dituzte.