Goihaitz Perez, ezkerretik hasita lehenengoa (Arg.: ETB)
ETB 1ek
Txapela buruan izeneko saioa estreinatuko du martxoan eta Goihaitz Perez oiartzuarra izango da saio horretako protagonistetako bat. Joan den ostiralean ehunka gaztek casting-a egin zuten EITBko Bilboko egoitzan eta gaur eman dituzte aukeratutako lau gazteen izenak. Perezekin batera Durangoko neska bat, Gernikako beste bat eta Gasteizko mutil bat joango dira abentura bila.
Lau gazteek InterRail bidaia egingo dute eta biziko dituzten abenturak erakutsiko ditu Txapela buruan saioak. Otsailean abiatuko dira Hendaiako tren geltokitik eta martxoan hasiko dira emititzen.