Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu dute PSE-EEko gazteek
Euskadiko Ezkerraren Gazteak taldeak Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu du ostiral eta larunbaterako. Bi adar izango ditu egunak, bata, informatiboa, Sahararen egoeraren berri ematea, eta bestea, bilketarena, Sahararen Lagunak gobernuz kanpoko erakundearentzako eta Elikagai Bankuarentzako ahalik eta diru eta janari gehien biltzea. Horretarako, postuak izango dira Zumardian, eta supermerkatuetan ere bilduko dituzte elikagaiak.
Bestetik, bi hitzaldi emango dituzte Reina Aretoan, Saharako gatazkaren inguruan. Larunbatean izango dira goizean, 10:00etatik aurrera.