
Lourdes Mariezkurrena sanjuandarrak irabazi du Bai Euskal Herriari herri ekimenak urtero antolatzen duen nazio mailako zozketa. 1.935 zenbakidun txartela saldu zion Aintzane Petrirenak Mariezkurrenari, eta berriki egindako zozketan egokitu zaio saria (argazkian irabazlea eta saltzailea daude). Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten guztiei.
20 lagunentzako bazkaria Irunberriko Azpea upategian, Oibarreko Mendiko upategira bisita eta autobusaren joan-etorria irabazi ditu Mariezkurrenak. Bigarren urtez jarraian Antxon saldu dute nazio mailako zozketa irabazi duen txartela.