Autobusa bete du Hondarribiko Athletic Peñak iganderako
Hondarribiko Athletic Peñak datorren iganderako bidaia antolatu du, Athletic eta Atletico Madrilen arteko partida ikusteko. Dagoeneko zituzten sarrerak banatu dituzte eta autobusa hartu dute. Igandean izango da partida eta 16:45ean irtengo da autobusa Miramarretik. Horregatik, ordu laurden lehenago geratu dira Lagunak tabernan, “zerrenda pasatzeko”. Itzulera, partida amaitu eta segituan egingo dute.