Lehenengo fasea gaindituta (6.000 euro) traktorea lortzeko bigarren eta azken fasean sartu dira Arraztalokoak. Helburua, orain, 9.000 eurora iristea da eta horretarako oraingo bideetatik jarraituko dute (kontu korronte bidez: Kutxa-2101 0060 05 0012672317; Caixa- 2100 4481 08 0200088473. Eskura emanda: herriko taberna eta dendatan eta barazki banaketan, astelehenero 18:00etan Killirikupen). Kanpaina Internet bidez jarrai daiteke
euskadi.goteo.org/project/traktorea webgunearen bidez.
40 eguneko epea dute 9.000 eurora iristeko, martxoaren 1ean bukatzen da epe hori. Hori lortuta traktorea erosi ahal izango dute Arraztalokoek.