Otsaila erdialdean amaituko dituzte lanak Soroetan
Azken asteotako eguraldiak Soroeta auzoan egiten ari diren berriritartze lanen erritmoa moteldu du, baina udaletik esan dutenez, “asmoa otsailaren lehen erdirako proiektu osoa amaitzea da”. Iazko otsailean hasi ziren lanak eta dagoeneko Soroetaberri, Ama Guadalupekoa, Haizeleku, Eguzkilore, Girizi eta Soroeta kaleetan bukatu dituzte lanak. “Geratzen diran urratsak, kirol zonalde berrian eta Soroeta kalean azken lanak egitea, asfaltatze lanak burutzea eta pilotalekua barrutik margotzea dira. Horrekin batera, obra osoaren azken errepasoa egingo da”, esan dute.