Luzatze ariketak lantzeko aukera Fanderian
Serviocio eta udal kirol patronatuak antolatuta, luzatze ariketak egiten ikasteko tailer bat egingo dute ostiralean, Fanderiako kiroldegian. Tailer horretara joaten direnek aukera izango dute luzatze ariketak nola egin behar diren ikasteko, eta ohiko ariketez gain, hain ezagunak ez direnak ere azalduko dituzte. Era berean, luzaketek zein onura ekartzen duten ikasiko dute. Pultsometroaren erabilpenaren gaineko azalpenak ere emango dituzte.
Ikastaroa ostiralean izango da, 17:00etan, Fanderiako kiroldegian. Parte hartzeko izena eman behar da gaurtik aurrera Fanderia zein Galtzarabordako kiroldegietan. Ekimena abonatuentzako da, eta hogei lagunentzako tokia dago.