Istillagako aparkalekuak erosteko eskaera epea hilaren 31n itxiko dute
Istillaga-Dunboa eremuko aparkalekuen erosketarako eskaera epea hilaren 31n bukatuko dela jakitera eman du gaur Irungo Udalak. Neurri eta tamaina ezberdineko bederatzi aparkaleku dira denera Dunboan salgai daudenak, eta 22.247,35 euroko prezioa du merkeenak.
Horiek horrela, Dunboa eta Santiago auzoetako bizilagunek lehentasuna dutela jakinarazi dute tokiko gobernutik. Hau da, 0 eta 20 arteko eskala batean, 20 puntu edukiko lituzkete auzokideek. Irunen bertan, edo aparkaleku arazoak dituzten eremuetan bizitzeak lehentasun zerrendara ere eramango ditu interesatuak.
Informazio gehiagorako HAZ bulegora edota 943505311 telefono zenbakira jo dezakete interesatuek.