Enplegu aukera berrien gaineko informazioa emango du El Espaziok
Enplegurako aukerak sor ditzaketen sektoreak kontuan hartuta, zein arlotan formatzeko aholkuak emango ditu El Espaziok. Ingeniaritza, teknologia berriak, finantzak eta pharma dira besteak beste, enplegua sortuko dituzten arloak. Guzti horien artean, marketin eta salmenten alorra nabarmendu dute El Espazioko arduradunek.
Ildo horretatik, ordubeteko saioa izango da ostegunean, hilaren 24ean, El Espazion 10:00etan abiatuta. Erakundetik adierazi dutenez, “produktu eta zerbitzuetako komertzialen profil profesionalari buruz, postuaren eskakizunei buruz…” ariko dira bertan. Gainera, komertzialei zuzendutako lanpostuak eskaintzen dituen enpresa batek parte hartuko du saioan, eta alor horren irtenbide profesionalak azalduko ditu.
El Espaziotik nabarmendu dutenez, komertzialen sektoreak “ezaugarri berezi” bat dauka: ez da prestakuntzarik behar. Izan ere, “gaitasun pertsonalak eskatzen dira; hala nola, autonomia, malgutasuna, ekimena, planifikazioa, ikuspegi estrategikoa, eta batez ere, bezeroa orientatzea”.
Informazio gehiago bildu nahi duten lagunek, El Espazioren telefono zenbakira deitu dezakete: 943633160.