Alexander eta Amaia Camareroren erakusketa
Amaia eta Alexander Camarero artisten erakusketa hilaren 27ra arte ikusgai izango da, Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Obraren “orijinaltasuna” nabarmendu dute artistek.
Alexanderren kasuan, koreografia bat osatzeko metodologia berri bat erakusten du. Koreografia osatzerakoan publikoak aktiboki parte hartzea bilatzen du artistak. Horretarako, gorputz adierazpenerako kode “erraz” bat asmatu du Camarerok; edozeinek marraz dezakeena. Proiektuaren garapena ikus daiteke erakusketan.
Amaia Camarerok bestalde, argazki erakusketa abiatu du. Pintura eta natura uztartu ditu artistak erakusketan.
Erakusketaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik igandera. Sartzea debalde da.