Korrika batzordea sortzeko bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean
Korrikaren 18. edizioa 2013ko martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta martxoaren 24an bukatuko da Baionan. Behe Bidasotik 23tik 24ra doan goizaldean pasako da. Korrika badatorrela adierazi eta ekintza ezberdinak antolatzeaz arduratuko den Korrika Batzordea sortzeko asmoz bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean, 19:00etan. Bidasoko AEKtik gogorarazi dute Korrika Batzordea irekia dela eta euskararen aldeko lasterketa antolatzen lagundu nahi duen guztiak lekua duela bertan.