Suhiltzaileek zortzi intzidentzi atenditu dituzte Irunen, euri eta haizeagatik
Irun izan da euria eta haizearen eraginez sortutako arazoengatik Gipuzkoako udalerririk kaltetuena. Aldundiatik emandako datuen arabera, “bertan suhiltzaileek zortzi intzidentziei egin behar izan dizkiete aurre azken bi egunetan. Hondarribian hiru abisu eduki dituzte, Errenteria bi eta bana Lezo eta Itsasondon”.
Orotara, ia 50 irteera egin behar izan zituzten Gipuzkoan astearte eta astezkenean, Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondok jakinarazi duenez gehienak denboralearen ondorioz. Honetaz gain, zerbitzuak 100 errepide abisuei aurre egin behar izan diela ere gaineratu du foru arduradunak, haizea eta euriak eragindakoak.
Aldundiaren arabera, Irunen bi pertsona erreskatatu behar izan zituzten urez betetzen ari zen tunel baten barruan autoan harrapatuta geratu zirelako. Bestela, garajeetan eta sotoetan izandako uholdeengatik jaso zituzten dei gehienak Bidasoko suhiltzaileek. Errepideetan ere asko izan ziren arazoak: luiziak, ur putzuak, eroritako zuhaitz edo harriak…