Langabeen batzarrak biharko deialdia egin du
Oarsoaldeko langabeen batzarra bihar elkartuko da beste behin, ohi bezala, 19:00etan bilduko dira Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Egoera horretan dauden eskualdeko biztanle guztiengana zabaldu dute deialdia. Berriz ere gogorarazi dute langileak ez badira mugitzen beste inor ez dela mugituko egoera aldatzeko.