Indakoetxeak Doinu Zahar txapelketako garaikurra utziko du udaletxean
Joan den azaroaren 24ean Nagore Indakoetxea errenteriarrak Donibanen jokatutako Doinu Zahar txapelketan garaile izan zen, eta tradizio den bezala, gaur, Errenteriako udaletxean utzik du irabazitako garaikurra. Tomas Muruaren eskultura urte osoan zehar zainduko dute udaletxean, eta aurten Indakoetxean hirugarrenez irabaziko balu txapelketa, udaletxean geldituko litzateke betirako.