Haurren proposamenak jasoko dituzte udal ordezkariek bihar
Irrien Lagunak Lezon taldean parte hartu duten haurrek, hilabetetan landu duten proposamena aurkeztuko diete bihar udal ordezkariei, 18:00etatik aurrera Gezala Auditoriumean. Markesanea orubean zer egin nahi duten erabakitzen aritu dira parte hartze prozesuan zehar egitasmoan parte hartu duten 40 haurrek. Bost proposamen zehatz adostu dituzte azkenean oruberako, eta bihar ezagutaraziko ditzute udal ordezkarien aurrean.