Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa deitu dute
Hilero egin ohi duen moduan, emakumeen aurkako indarkeria mota oro salatzeko elkarretaratzera deitu du Berdintasun Batzordeak. Emakumeen elkarteekin elkarlanean deitu dute protesta larunbatean Zabaltza plazan, 12:00etan.
Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak parte hartzeko deia helarazi die herritarrei: “2013. urtea hitzordu honekin hasi dugu, emakumeenganako indarkeria erabat gaitzetsiz”. Hala, “gure gizartean hainbeste sufrimendu eta kalte eragiten duen gaitz honi amaiera emateko gure ahaleginean jarraituko dugula erakutsi nahi dugu”, gaineratu du.