Tadamumek laguntza behar du janaria biltzeko Sahararen alde
Txingudi Sahararekin Tadamum taldea janari bilketa egiten ari da aste honetan Irun eta Hondarribiko ikatetxeetan, SEADen aldeko Otsailak 27 Euskal Elkarteen Koordinakundeak eta Saharar Ilargi Gorriak abiatu duten IX. Euskal Karabanaren barruan. Hezkuntza zentroetan egiten ari direna, bi herrietako supermerkatuetan egingo dute ostiral eta larunbatean, eta boluntarioak behar dituzte.
Tadamumeko Andoni Irastorzak adierazi duenez, “oso lan erreza izango da”. Interesaturik daudenek 666 50 13 50 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bertan azalduko diete non lagundu dezaketen eta zer den egin beharrekoa.
Elikagaiak (arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan, azukrea…) eta emakumeentzako konpresak eskatzen ari da Tadamum. Bildutakoa otsailan eramango dute Aljeriako Tindouf basamortuko errefuxiatuen kanpamentuetara, Alacantetik (Herrialde Katalanak) abiatuko den itsasontzi batean.