Markagailuari eusten saiatu arren, porrota eskuratu du Irun RTk
Gabonetako geldialdiaren ondoren berriz ere ekin dio Irun RTk denboraldiari. Atletiko San Sebastian taldearen aurka lehiatu ziren beltzak larunbatean, eta 18-16 galdu zuten azkenean.
Irun RT gogoz atera zen zelaira eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuen seigarren minututik aurrera. Atletikok ez zuen etsi eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuen. Hala ere, partidari eutsi zioten bi taldeek eta partida lehiakorra jokatu zuten.
Partidaren 80. minutuan 18-16 markagailuan aurretik jartzea lortu zuen Atletikok eta ondorioz, porrotarekin itzuli ziren beltzak etxera.
Hurrengo jardunaldia
Plaiandun izango da Irun RTren hurrengo hitzordua, Ordizia Bren aurka. Bost garaipen eta bost porrot eskuratu ditu Goierriko taldeak orain arte. Irun RTren aurka lehiatu zen azken aldian, Ordizia Bk lortu zuen garaipena.