Kotxeak kalte handiak izan ditu
Azken egunetan izan diren euriteen eraginez luizi bat izan da Hondarribiko Ramon Iribarren pasealekuan, Iterlimen etxeetako zazpigarren solairuaren atzealdean dagoen aparkalekuan. Eroritako lurraren ondorioz aparkatuta zegoen ibilgailu bat lurperatuta geratu da eta kalte handiak izan ditu.
Gertakaria goizez izan da eta eguerdian hasi dira eremua garbitzen. Garbiketa lanak arratsaldean bukatzea espero dute.