Lezoko udal baratzeen "nahitaezko" ikastaroa hasi da
Lezoko Udalak jakinarazi du herri baratzeen erabilerari buruzko “nahitaezko” ikastaroak atzo hasi zirela. Bertara baratzea egokitu zitzaienak nahiz itxaron zerrendan daudenak joan behar dute. Euskarazko eta gaztelerazko ikastaroak dira, eta euskarazkoen kasuan, lehena atzo (asteartea) egin zuten. Bigarrena gaur egingo dute 18:00etatik 20:00etara, eta hirugarrena bihar ordu berberean. Gaztelerazko ikastaroak 22an, 23an eta 24ean egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara ere. Denak ala denak Gezala Auditoriumean egingo dituzte.