Larunbateko manifestazioarekin bat egin du Gazte Abertzaleak-ek
Oarsoaldeko bost gazte auzipetuei elkartasuna adierazteko, Eleak Mugimenduak deitu duen manifestazioarekin bat egin du Gazte Abertzaleak taldeak. Euskal gazteak politikan aske eta inongo baldintzarik gabe aritzeko eskubideen aldeko aldarria egin du Gazte Abertzaleak-ek, “benetako demokrazia, aniztasuna eta parte hartzearen oinarriak baitira espainiar auzitegiek espetxeratu nahi dutena”. Espainiako Estatuari berriz, “euskal gaztediaren aurka darabilen estrategia ankerra” etetea eskatu dio gazte taldeak.
Larunbatean 12:30ean abiatuko da Bulebarretik, eskubide zibil eta politikoen defentsan Eleak Mugimenduak deitu duen manifestazioa Euskal gazteria libre eta legala lelopean.