Azkenean Bidasoa ez da bere bidetik atera Behobian. Atzo arratsaldeko itsasgorarekin hogei zentimetroren faltan geratu zen eta gaur goizekoan ur gutxiago zekarren ibaiak. Babes zibileko arduradunak beldur ziren Nafarroan euri asko egiten ari zelako, baina gauean etenaldia izan da eta goizeko zortzietan, itsasgorarekin, Bidasoak atzo arratsaldean baino ur gutxiago zekarren, eta metro erdi inguru falta izan zaio bere bidetik ateratzeko.
Bestela, landa eremuko errekek hainbat baratz urez bete dituzte, eta hala, urpean agertu da ere Oxinbiribil parkea gaur goizean. Ahateak, kaioak eta antxetan zebiltzaten bertan, aintzira berrian janaria bilatzen.