Ostiralean, elkartasun gunea; larunbatean, manifestazioa
Azken bi ostiraletan egin bezala, ostiralean espetxeratutako gazteen aldeko elkartasun gunea izango da Errenteria-Oreretako Foru plazan, 18:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, Donostian manifestazioa egingo dute auzipetutako gazte guztien alde. Manifestazioa 12:30ean abiatuko da Bulebarretik.
Eleak mugimenduak bi ekimenetan parte hartzeko deia egin du.