AU-PASAIAKO LILAK taldeko kideak, iazko Lilatonean
2013ko Lilaton lasterketa martxoaren 3an egingo dute Donostian, 24.en aldiz. Emakumeentzako lasterketa hori prestatzeko bilkura egingo dute Trintxerpen hilaren 16an (asteazkena), 19:30ean, alkateordetzan. Bertara joateko 14 urtetik gorako emakume guztiei dei egin die Amaia Agirregabiria alkateak, “emakumeentzat kirolean lehen urratsak egiteko aitzakia ederra da Lilatona”, esan du. Batzarrean antolakuntzako kide bat egongo da argibideak emateko, eta aldi berean, entrenatzeko taldeak sortzeko aukeraz, edo lehendik entrenatzen ari direnekin koordinatzeko bideaz hitz egingo dute. Iaz, Pasaiako emakumeak AU-PASAIAKO LILAK taldean atera ziren, eta gainera, Eneritz Sein sanjuandarrak irabazi zuen proba.