Larzabalgo hainbat etxabe urak hartzen hasi dira
Errenteriako Udaltzaingoak HITZA-ri jakinarazi dionez, hainbat arazo izaten ari dira herrian azken orduetan botatako euriaren ondorioz. Larzabal da arazo gehien izaten ari den auzoa, eta ibaia zaintzen ari dira udaltzainak. Etxabe batzuk dagoeneko urak hartzen hasi direla jakinarazi dute udaltzainek.