Kantu jira ekimena abiatuko dute Lezon larunbatean
Aiton Borda Abesbatzaren ekimenez, kantu jira antoaltzen hasiko dira Lezon. Datorren larunbatean egingo du lehen saioa eta hortik aurrera hilabeteroko hirugarren larunbatean elkartuko dira Aiton Bordaren egoitzan 12:00etan. Euskaraz abestu nahi duen guztiak lekua izango duela nabarmendu dute anatolatzaileek eta parte hartzera deitu dituzte lezoar guztiak, “gure azken helburua, lagun giroan euskaraz abesten gozatzea delako”.