Hondarribian zuhaitzak erori dira
Hondarribiko Udaltzaingoak HITZA-ri esan dio herriko zenbait tokitan zuhaitzak erori direla, baina hortik harago ez dagoela aparteko arazorik, euria gogoz eta haizea indartsu dabilen arren. Hala, Jaitzubia auzoan, zuhaitz bat elektrizitate kableetara erori dela jakinarazi dute udaltzainek, baina horrek ez du aparteko larrialdi egoerarik sortu.