Oinatz Mitxelena eta Juan Carlos Martinez Bilduko kideak
Irungo Bilduren arabera, udal gobernuak udal aurrekontuak egiteko duen modua ez da parte hartzailea, “aurrekontuek duten garrantziagatik parte hartzaileak izan behar dute, hau da, herritarrek horiek egiten parte hartu behar dute”. Bilduren ustez, aurrekontuak osatzeko fase guztietan egin behar lukete herritarrek ekarpena, “urte guztian zehar lantzen direlako, ez bakarrik azken fasean, behin onarpenera eramaten direnean”. Horren aurrean, eta aurrekontuen lanketa udal taldeen barruko soilik izan ez dadin, oposiziotik aurrekontu parte hartzaileak bultzatu nahi dituzte, “gure ardatzetakoa baita partaidetza eredu hori. Udal gobernuak ez dizkie herritarrei aurrekontuak zabaltzen. Zaila da horrelako tresna bat ulertzea, azken urtean pentsatzen egon gara nola zabaldu aurrekontuen gaia”.
Goizean agerraldia egin dute Irungo Bilduren udal taldeko kide Oinatz Mitxelenak eta Juan Carlos Martinezek, bi helbururekin. Batetik, aurrekontuak lantzek ereduaren gaineko iritzia eman dute, eta bestetik, udal kontuen gainean hitz egiteko batzarra egingo dutela iragarri dute, hilaren 18an (ostirala), 19:30ean, Oiasso Museoko aretoan; “bilera irekia da”, esan dute alderdi abertzaleko ordezkariek, “hiriko elkarte eta eragileei ere zabalik dago”.
Horren harira, Bilduko kideek uste dute herritarrek jakin behar dutela aurrekontuak zer diren, eta horretarako baliatu nahi dute ostiraleko batzarra, “euren dirua zertan erabiltzen den azaltzea garrantzitsua da guretzat. Eta garrantzitsua da ere dirua zertan erabili beharko litzatekeen gaineko iritziak biltzea. Herriaren urteko norabidea zein izango den markatzen duen tresna dira aurrekontuak”. Hala, oposiziotik lan egingo dutela nabarmendu du Oinatz Mitxelenak, “gehiago egin nahiko genuke, eta poliki-poliki bide horretatik joango gara”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.