400 haurrek parte hartuko dute eskola igeriketan, Errenterian
Udal kirol patronatuak antolatuta, eskola igeriketa kanpaina martxan jarri dute aurten ere, Lehen Hezkuntzako 1. mailako eta 2. mailako ikasleei zuzenduta. Aurten, 400 haurrek baino gehiagok parte hartuko dute.
Kanpaina hori urtarrila eta ekaina artean egingo dute, eta hiru txandatan aurrera eramango dute, bakoitza hogeina eguneko iraupenarekin. Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo dute.
Kanpaina hori Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute, %70 udalak, eta %30 aldundiak. Familiek, horrenbestez, ez die aparteko gasturik eragin.