Trintxer Mendi Taldeak 2013ko egutegiaren berri eman du. Hala, bi egitasmo nagusi dituzte esku artean: Euskal Herriko bira eta Errobi ibai arroko irteerak. Horrez gain, irailean bi eguneko irteera egingo dute Piriniotara. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta, 11 irteera egingo dituzte trintxerpetarrek (beheko zerrendan daude, eta horietako lehena hilaren 13an egin zuten). Urriaren 27an, bestalde, XXII. Ibilaldi Neurtua eta Bazkide Eguna egingo dituzte.
Trintxer Mendi Taldearen irteera bat, iazkoa
IRTEERAK
Euskal Herriko bira
- Hilak 13 (egin dute), Lendoñogoiti-Orduña mendatea (17 kilometro).
- Otsailak 24, Orduña mendatea-Osma (18 kilometro).
- Martxoak 17, Osma-Puerto de la Horca (21 kilometro).
- Azaroak 17, Puerto de la Horca-Herran (20 kilometro).
- Abenduak 15, Herran-Corro (15 kilometro).
Errobi ibai arroko irteerak
- Apirilak 14, Alude-Urkiagako mendatea (14 kilometro).
- Maiatzak 19, Urkiagako mendatea-Ibañetako mendatea (20 kilometro).
- Ekainak 16, Ibañetako mendatea-Oriongo mendi lepoa (20 kilometro).
- Irailak 15, Oriongo mendi lepoa-Burdinkurutzeta (19 kilometro).
- Urriak 20, Burdinkurutzeta-Behorlegi (26 kilometro).
Piriniotara irteera
- Irailak 21 eta 22, La Munia-Circo de Troumouse.