Urre bat, hiru zilar eta bi brontze lortu ditu Santiagotarrak-ek
Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Fondo ligarako proba egin zuten larunbatean Bidasoa ibaian. Santiagotarrak-eko 32 arraunlarik 10 bote ezberdinetan banatuta parte hartu zuten. Urrezko domina bat, hiru zilarrezko eta bi brontze eskuratu zituzten Irungo kirolariek Bidasoan izandako lehian.
Haurren mailan, mutilek urrezko domina lortu zuten lauko skullean. Kadeteen eta gazteen Mailako neskek zilarra lortu zuten biko skullean. Halaber, kadeteen Mailako zortzikoak lemazainarekin zilarra lortu zuen.
Gazte Mailako neskek brontzea ere lortu zuten biko skullean. Senior Mailako zortzikoak lemazainarekin ere brontzea eskuratu zuen.
Zarautzek, Hondarribiak, Koxtapek, Donostia Arraun Lagunak-ek, Ur Kirolak-ek eta Oriok parte hartu zuten Bidasoa ibaian larunbatean izandako lehian.