Tasen salbuespena eskatzeko epea zabalik da Lezon
2013 urteari dagokion ura, zaborra, estolderia, musika eskola eta kiroleko tasen salbuespena eskatzeko epea zabalik da hurrengo ostiralera bitartean. Udaleko informazio bulegoan egin behar dute eskaera interesdunek, eta horretarako bizikidetza ziurtagiria eta familia unitatearen kide guztien diru sarreren egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Diru sarrerak justifikatzeko berriz, azken errenta aitorpenaren kopia konpultsatua, eta aitorpena egiteaz salbuetsita egonez gero, dagokien diru sarreren ziurtagirien fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.