Puntu garrantzitsua lortu dute Oiartzungo neskek
Bina berdindu zuen Espainiako Bigarren Mailan dagoen Oiartzungo emakumezkoen taldeak. Bilboko San Ignacio taldea izan zuen atzoko partidan kontrario. Aurkari gogorra izan arren eta arbitroaren jarrera oso ona izan ez bazen ere, Oiartzungo neskek horri guztiari aurre egin zioten eta puntu garrantzitsua etxeratzea lortu zuten.