OKE eta Realaren denboraldia aztertuko dute Oiartzun Irratian
Etzi Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregionaleko taldearen eta Realaren denboraldia nola doan izango dute hizketagai Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan (FM 107). Oiartzungo taldetik Beñat Apaolaza izango da eta Realetik hiru jokalari: David Zurutuza, Asier Illarramendi eta Imanol Agirretxe.
13:15ean izango da saioa eta errepikapena 20:30ean.