Lezoko Herrirak bilera deitu du etzirako
Lezoko herri bilguneak bilera egingo du etzi, astezkena, 19:00etatik aurrera Ibai Ondon. Bide batez, zoriondu egin dituzte “larunbateko manifestazio erraldoia ahalbidetu duten lezoarrak” eta urte osoan zehar presoen eskubideen alde lan egitera deitu dituzte herritarrak, “guztion artean lortuko baitugu”.