Kiroldegien kudeaketa har dezala eskatu dio Bilduk gobernu taldeari
Irungo Bilduk, udalak “zerbitzu publikoak pribatizatzeko” daraman politika salatu du, “PPren eskutik beti”. Zehazki, kiroldegien kudeaketaren gaineko iritzia plazaratu du taldeak, eta langile batekin sortu den “gatazkaren” gainean udala erantzule zuzena dela uste du: “Udal gobernuak eman nahi dion irtenbidea adabakia da, eta pribatizazio politikan aldaketarik ez badago, zerrendara gehituko den gatazka berri baten zain egongo gara”.
Horren irtenbidea udal zerbitzuen kudeaketa zuzena har dezala dela uste du Bilduk, “zerbitzuek kalitatezkoak izan behar dute, eta Bilduk bere esku dagoen guztia egingo du hau posible izan dadin. Kiroldegien kasuan ere eskari zuzena egiten diogu udalari kudeaketa bere gain har dezan, inbertsio bat da, ez gastu bat”.
Langileen eskubideak defendatuko dituztela nabarmendu du Bilduk, “ezin dugulako onartu kolpatuak eta kaltetuak izaten lehenak beti beraiek izatea”.