Hondarribiko kadeteek urrezko domina lortu zuten
Hondarribia Arraun Elkarteko aulki mugikorreko helduen zortzikoa bigarren geratu zen asteburuan Hondarribian egin den Gipuzkoako distantzia luzeko Txapelketan. Orio nagusitu zen, etxeko ontziari hiru segundu aterata. Datorren larunbatean Euskadiko Txapelketa egingo dute leku berean, eta asteburu honetako lehia errepikatu daiteke.
Helduen mailako zortzikoan bigarren izan baziren, orotara Hondarribiko arraunlariak izan ziren Gipuzkoako Txapelketan domina gehien lortu zituztenak. Guztira, lau urrezko, beste horrenbeste zilarrezko eta brontzezko domina bat lortu zituzten.
Urrezko dominak honako ontzientzat izan ziren: Kadeteen Mailako zortzikoa, Gazteen Mailakoa, Emakumeen Kadeteen Mailako lauko scull-ean eta Emakumeen Gazteen Mailako bikoan.