EATek presidente berria aukeratuko du
EAT Errenteriako Atletismo Taldeak ohiko batzar nagusia izango du etzi, Reina aretoan. Lehen deialdia 19:00etarako egin du, eta bigarrena, berriz, 19:30erako. Hala nola, urteko balantze ekonomikoa egingo dute, eta kirol arloan egindako urtea ere gainbegiratuko dute. Horrez gain, aurtengo denboraldirako asmoen berri emango diete bertaratutakoei. Bestetik, presidente eta junta berria aukeratuko dute.
Horrenbestez, bazkide, atleta eta zale guztiei joateko deia egin diete.