Bihar, marea biziak
Bihar, urtarrileko marea bizienetakoak izango dira. Pasaiako Portuaren egutegiaren arabera, 06:51ean 4,40 metroko altuera izango du itsasoak Pasaian, eguneko lehen itsasgoran. Bigarrena (19:15ean izango da) baxuagoa izango da, 3,99 metrokoa. Hortaz, Bidasoa ibaiak, Oiartzun ibaiak eta Antxoko Molinao errekastoak ur maila altua izango dute bihar, itsasaldiengatik, eta egiten ari den euriagatik.