Jaurlaritzako Segurtasun eta Larrialdi zuzendaritzak alerta laranja ezarri du biharko Gipuzkoako kostaldean. Metro koadroko 80 euri litro egingo dituela iragarri dute, eta orduko 100 kilometroko haize boladak izan daitezkeela. Hortaz, herritarrei adi egoteko eskatu diete, eta segurtasun zerbitzuei jaramon egiteko. Izan ere,
2011ko azaroan uholdeak izan ziren Oarsoaldean eta Bidasoan, antzeko egoerak eman zirelako. Hona, zehatz-mehatz, datozen orduetarako iragarritakoa:
Gaur, astelehena:
- 18:00ak arte, abisu horia elurragatik.
- Egun osoan zehar, abisu horia euriagatik. Metro koadroko 60 litro egingo dituela iragarri dute.
Bihar, asteartea:
- Egun osoan zehar: euriteagatik eta haizeteagatik alerta laranja. Metro koadroko 80 litro iragarri dituzte, eta orduko 100 kilometroko haize boladak.
- 00:00etatik 12:00etara: abisu horia, haizeagatik, babesik gabeko tokietan.
- 03:00etatik 18:00etara: itsasoan abisu horia.
Etzi, asteazkena:
- Egun osoan zehar: euriagatik (metro koadroko 60 litro iragarri dituzte egun osorako) abisu horia.
- 00:00etatik 18:00ak arte: babesik gabeko tokietan abisu horia, haizeagatik.
- 03:00etatik 18:00ak arte: itsasoan abisu horia.
Aholkuak:
- Autoak ez utzi erreken bide lehorretan, edo erreken ertzetan.
- Autoak ez utzi urmaeletan nahiz urak hartzeko arriskua duten garajeetan.
- Autoz egindako bidaiak saihestu.
- Autoz bidaiak egin behar izatekotan errepide nagusiak eta autopistak erabili. Gidariek ikuspen arazoak balituzte, toki seguruan aparkatu.
- Urak eraman ditzakeen gaiak jaso, batez ere kutsadura eragin dezaketenak.
- Inguruko isurbideak berraztertu.