Bakailaoaren inguruko afari tematikoen aurkezpena, Zura jatetxean
Irun Dastatu plataformak antolatuta, bakailaoaren inguruko afari tematikoak eskainiko dituzte Irungo zenbait jatetxek datozen asteetan zehar. Bidasoko bakailao enpresen Bakailaoa Dastatu elkarteko Alberto Santiago, Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, eta Zura jatetxeko Alberto Liebana eta Danakoko Daviz Rodriguez sukaldariak izan dira gaur goizeko aurkezpenean.
Bakailaoa Dastatu elkartea osatzen duten enpresek debaldeko 8kg bakailao eramango dituzte ekimenean parte hartzen duten jatetxeetara. Hala, afariak prestatu aurretik elkarteko zenbait adituk bakailaoa gatzgabetzeko zenbait tekniken berri emango dute; baita bakailaoaren jatorriaren inguruko zenbait azalpen ere. Sukaldariek ere errezeten gaineko azalpenak emango dizkiete adituei.
Bakailaoaren inguruko afari tematikoak urtarrilaren 18an abiatu eta martxoaren 7ra bitartean luzatuko dira. Parte hartuko duten jatetxeak dira, besteak beste: Zura, Harria, La Agricola, Aitor, Ibaiondo eta Danako.
Turismo gastronomikoa bultzatu aldera sortu zen Irun Dastatu plataforma eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren lankidetza jasotzen du.