
Allerruko Naia Leonet
Fin ibili dira Allerru taldeko txirrindulariak eta marka onak lortu Moyua pista txapelketan. Mutilen Kadete Mailan, Endika Mendizabal hirugarren sailkatu zen. Euken Gallego taldekidea berriz, laugarren sailkatu zen; eta Julen Mundin eta Ander Bello berriz, bederatzigarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Nesken Kadete Mailan lan bikaina egin zuen bestalde, Allerruko Naia Leonetek podiumera igotzea lortu zuen brontzea eskuratuta.