Abadiñora joango dira Aiton Bordakoak otsailaren 3an
Abadiñora irteera antolatu dute Aiton Bordakoek Otsailaren 3rako. Bertan antolatzen den San Blas azoka bisitatzea dute helburu. Azokan ibilita, berriz, Azpeitiara joango dira Kiruri jatetxean bazkaltzera. Ondoren San Ignazio Loiolakoaren basilika ikustera joango dira irteeran parte hartzen dutenek. Irteeran parte hartzeko, astearte eta ostiraletan eman dezakete izena Aiton Bordan 11:00etatik 12:30era bitartean, autobusa bete arte. Irteeraren salneurria, 33 eurokoa da.