21.000 familiarengana iritsi da 2012an Elikagaien Bankua
admin
Bidasoa
2012an inoiz baino elikagai gehiago jaso zituen Gipuzkoako Elikagai Bankuak Oiartzunen eta Bergaran dituen egoitzetan. Oiartzunen, zehazki, 1,6 milioi kilo jaki kudeatu zituzten, eta ia bi milioira iritsi artekoak Bergarako egoitzan jaso zituzten. Horiek guztiak Gipuzkoako 21.000 familiak baliatu zituzten iaz.
Egunero, goizean, 11:30ak arte, ematen dizkiete jakiak bankuarekin hitzarmena duten elkarte eta eragileei Oiartzungo Lanbarren industriaguneko biltegian. Boluntarioen jarduera frenetikoa izan ohi da tarte horretan, azkar eta modu ordenatuan lan egiten dute furgonetak iritsi ahala. 1997an sortu zuten bankua, eta 1998an hasi ziren lanean, helburu zehatzarekin: elikagaien xahubidearekin bukatzea.
Ordutik bide luzea egin du bankuak. Asko zabaldu dute sarea, eta erakundeen, merkataritza guneen, enpresen eta bestelako eragileen laguntza dute elikagaiak jasotzeko eta banatzeko bidean. Urtetik urtera gora doa elikagaiak jasotzen dituztenen kopurua, eta Oarsoaldean eta Bidasoan ia 40 talde, elkarte eta eragilek hartzen dituzte gaiak bankutik, gero euren herrietan eta auzoetan beharra dutenen artean banatzeko. Astero, hilabetero, edo aldian behin jasotzen dituzte premiazko laguntza horiek bi eskualdeetako boluntarioek.
Azken ordukoak
Bankuak hainbat tokitatik elikatzen du bere biltegia. Batetik, Europako Batasunak ematen ditu lehengaiak —2012an horien kalitatea handitu dela nabarmendu dute bankuko ordezkariek—, bestetik kanpainen bidez ere lortzen dituzte elikagaiak, eta denda eta merkataritza guneekin ere hitzarmenak dituzte.
Azken horiekin azken orduko bilketa sistema jarri zuten abian 2009an: produktu freskoak —barazkiak eta fruta batez ere— jasotzen dituzte egunero modu horretara. Iaz, 800.000 kilo jaki lortu zituzten azken ordukoekin.
Ondoko bideoan Lanbarrengo pabilioian nola lan egiten duten ikus daiteke.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.