![Trintxerpeko esne makina](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2013/01/DSC04355-300x225.jpg)
Trintxerpeko esne makina
Joan den abenduaren 27tik martxan da Trintxerpen baserriko esnea ematen duen makina. Euskadi etorbidean dago, Azokaren parean, elizara joateko igogailuaren ondo-ondoan. Pasaiako Udalaren eta Behemendi elkartearen akordioaren ondorioz jarri dute makina, eta bertan, Errenteria-Oreretako Bordaxar baserrian ekoizten duten esnea eros daiteke.