Pilar Lekuona
Pilar Lekuona oiartzuarra izango da hemendik aurrera Erizaintza Elkargo Ofizialaren presidentea. Maria Jesus Zapirain ordezkatuko du, 24 urtez kargu horretan egon eta gero.
Lekuona San Pedroko geriatrikoan dabil lanean, erizain moduan. 2010ean Gipuzkoako geriatria egoitzen egoerari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen. Gaixoaren profilaren eboluzioa, emandako zerbitzuen garapena, erizain kopurua eta horien lan karga aztertu zituen, besteak beste. Azken horri lotuta, egoitzetako erizainak “gainezka” zeudela nabarmendu zuen.
OARSO BIDASOKO HITZAk asteartean Interneten argitaratuko du Pilar Lekuonari egindako elkarrizketa.