Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko kideek modelisten tailerra zabalduko dute San Pedroko Itsas Kulturaren Zentroan. Bihar (larunbata, hilak 12) inauguratuko dute, 12:00etan. Espazio berri horren helburua da ontzi modelismoa sustatzea elkarteko bazkideen artean, eta itsasoko gaietan interesa duen edonorentzako ateak zabalik utziz. Hala, ikastaroak, hitzaldiak eta bestelakoak egingo dituzte bertan, nola lan egiten duen ikusteko aukera izateaz gain.