Lepoxi, metalgintza arloko Lezoko lantegiko langileek greba deitu dute datorren astean bost egunetan, hilaren 14tik 18ra bitartean, hain zuzen ere. Joan den astelehenean hasi zuten borrokaldia, enpresari, egun dituzten lan baldintzak bermatuko dituen lan hitzarmena sinatzeko eskatzeko. ELA sindikatuak salatu duenez, hitzarmenik ez duela sinatuko erantzun die enpresak.